Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA 2. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA 2. Mostrar todas las entradas

jueves, 16 de marzo de 2017

LAGUNAK DIRA


Khadim eta Jon lagunak dira. Khadim Senegalekoa  da, eta Jon Bilbokoa. Khadim bi urterekin etorri zen Senegaletik, atzean janari urria eta etxe zaharra utzita. Bilbora etorri zen, bere arrebarekin, lan bila.
Jon euskalduna da, eta Bilbon bizi da. Bilbo oso hiri polita da, berde askorekin. Jonen janzkera euskaldun itxurakoa da, eta Khadimena Senegalekoa. 
Biei eskubaloia asko gustatzen zaie. Khadimek “erramadana” ospatzen du, eta Jonek hemengo jaiak ospatzen ditu. Khadimen familia erlijiosoa da, baina oso ona. Jonen familia ez da erlijiosoa, ordea. Khadimi asko gustatzen zaio kus-kusa jatea, Joni, berriz, patata tortila.
Ane Atutxa

Aniztasunak aberasten gaitu


Nire txakurra mundiala zen. Jini deitzen zen, husky siberiano eta setter arrazakoa.
Bera nire lagunik onena izan zen, beti berarekin joaten nintzen pasieran, eta kalean egotea gustatzen zitzaion.
Txakurra azkarra eta jatorra zen. Zahartzen hasi zen arte: orduan bere bizitasuna eta indarra galdu zuen. Hamalau urterekin ezin zuen ibili, ezta jan ere. Albaitariak esan zigun: “ezin dugu ezer egin”. Ondoren, osasun arazo asko izan zituen. Bi hilabete geroago hil zen, hutsune handi bat utzita. Ekainean, bi urte igarota, gurekin egondako hamalau urte zoriontzu haiek oroituko ditugu.

P.R.

miércoles, 15 de marzo de 2017

Ez da inoiz beranduegi ikasteko

Prestakuntza-zentroa da EPA, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiteko, eta horiek burutzeko denborarik izan ez genuenontzat aukera ona. Ez da inoiz beranduegi ikasteko. Galdakaoko EPAra hurbildu nintzen, erabaki ona hartu nuen. Sorpresa handia eta oso atsegina izan zen niretzat, klase bakoitzean hain desberdinak diren pertsonak, hizkuntzak, koloreak, kulturak, eta bizimoduak ikustean… Berdin dio marokoar, errumaniar, hegoamerikar, senegaldar, kubatar, edo espainiarra izan, denontzat aberasgarri. Garrantzisuena akordioa  eta pertsona ezberdinen arteko komunikazioa ona izatea da. Hau da aniztasunaren ederrena.

Críspulo Fernández