martes, 21 de febrero de 2017

ANIZTASUNA ARRATIAN

Munduan kultura ezberdinak daude, eta gure artean ere bai. Badira pertsona asko laguntza behar dutenak eta beste batzuk laguntza hori eskaintzeko prest daudenak.

Urrutira joan barik, Arratian badago plataforma bat "ONGI ETORRI errefugiatuak" izenekoa, errefugituaen eskubideak defendatzen dituena.

Nire familian ere bizi dugu aniztasunaren aberastasuna. Hamalau urte nituela, nire gurasoeek Boliviako neskato bat adoptatu zuten eta bertara joan ginen bila.  Harritzekoa zer desberdina den hura gure kulturarekin konparatuta!

Zazpi urte pasatu dira, eta oso pozik nago nire arrebarekin. Gainera harro nago familia bat eta bizimodu egokia ematen dizkiogulako.  Bera ere zoriontsu bizi da gure artean.

PEIO BARRENETXEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Participa. Tu opinión nos interesa, pero recuerda que debes ser respetuoso-a con tus comentarios. Los administradores-as podrán eliminar aquellos comentarios que se consideren molestos o inadecuados.