jueves, 16 de marzo de 2017

Aniztasunak aberasten gaitu


Nire txakurra mundiala zen. Jini deitzen zen, husky siberiano eta setter arrazakoa.
Bera nire lagunik onena izan zen, beti berarekin joaten nintzen pasieran, eta kalean egotea gustatzen zitzaion.
Txakurra azkarra eta jatorra zen. Zahartzen hasi zen arte: orduan bere bizitasuna eta indarra galdu zuen. Hamalau urterekin ezin zuen ibili, ezta jan ere. Albaitariak esan zigun: “ezin dugu ezer egin”. Ondoren, osasun arazo asko izan zituen. Bi hilabete geroago hil zen, hutsune handi bat utzita. Ekainean, bi urte igarota, gurekin egondako hamalau urte zoriontzu haiek oroituko ditugu.

P.R.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Participa. Tu opinión nos interesa, pero recuerda que debes ser respetuoso-a con tus comentarios. Los administradores-as podrán eliminar aquellos comentarios que se consideren molestos o inadecuados.